txirbilaz blai

BerriakAsteartea, 2007 Martxoa 27


Gure blog-aren jarraitzaile denoi berri on bat ematera gatozkizue; hots, gure tailerretan makina berriak ditugula. Bai, sei makina berri, LAGUN FTV 4-SP fresatzeko makinak. Esan, azken urteotan, tailerretako makineria berritzea faltan botatzen genuela; eta, makina hauek oso une egokian etorri zaizkigula. Gure eguneroko lanerako oso makina politak direla esan behar dugu.

Azkenik esan, gugan izan duten begiruneagaitik Hezkuntzako Lanbide Heziketako Sailari eskerrak eman nahi dizkiogula


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun


BerriakAsteartea, 2007 Martxoa 6

Egun on denori

Gure nahia, fabrikazio mekanikoko ikasle eta irakasleona, Blog honen bitartez txirbil-harroketaren inguruan jorratzen ditugun gai desberdinak zuenganatzea da. Besteak beste, gaur egun gero eta ezagunagoak egiten ari zaizkigun abiadura handiko makinak, CAD-CAM aplikazioak, 5S-ak, etab.; baita ikas-irakaskuntza prozesuan datozkigun aldaketen berri ematea ere. Hori bai, beti gure hizkuntz jator honetan. Euskeraz! 


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  Erantzun(1)



TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: txirbilazblai(a bildua)gmail.com