txirbilaz blai

BerriakOsteguna, 2008 Urria 23

Mekanika alorreko irakasleon 2008-2009 formakuntza plana martxan da.

Aurten urtero legez, Mekanika alorreko irakasleok formakuntza jasoko dugu Zenbaki Kontrolaren inguruan. Iazko esperientziaren ildotik aurten Heidenhain kontrolarekin jarraituko dugu. Iaz erositako makinaren erabileran zentratuko da formakuntza hau DMG 635V makinan .

Formakuntza Azaroak 10ean abiatuko da eta bertan parte hartuko dugu Tolosaldeako eta Bergarako Migel Altunako irakasle talde batek. Formakuntza honen helburua makinaren errendimendua eta aukerak ezagutzea, honela ikasle zein Hobetuzeko ikastaroetan ezagutza hauek irakatsi ahalko dira. Ikastaroa 24 ordutakoa izango da eta irakaslea IMHko irakasle bat izango da.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun


BerriakOsteguna, 2008 Urria 23

Tolosaldea GLHI ko mekanika tailerretako makina guziak CE zigilua dute.

Iazko kurtsoan Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren aldetik, diru sarrera bat egon zen mekanikako tailerrean dauden makina guziek CE segurtasun zihurtagiria izan dezaten.

Helburua makinek dituzten babes eta segurtasuneko mekaniskmoak eguneratu eta ondoren CE agiria jartzea. Makinaria poliki poliki berritzen ari gara, bainan badugu ere makinaria zaharra. Makinaria hau nahiz eta zaharra izan segurtasun arauak betetzen dituzte. Diru partida 50.000 euro ingurukoa izan zen. Makinaria zaharrari babesak jartzeaz arduratu zen enpresa IDF automatismos enpresa izan zen.

Makinaria zaharra ere erretiratu egin da. Makina batzuk segurtasun arauak ez zituztenez betetzen, Elgoibarko ikastetxe batean egokitu eta ondoren Argentina aldera bidaltzeko asmotan dira.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun



TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: txirbilazblai(a bildua)gmail.com