Mekanika alorreko irakasleon 2008-2009 formakuntza plana martxan da.

Aurten urtero legez, Mekanika alorreko irakasleok formakuntza jasoko dugu Zenbaki Kontrolaren inguruan. Iazko esperientziaren ildotik aurten Heidenhain kontrolarekin jarraituko dugu. Iaz erositako makinaren erabileran zentratuko da formakuntza hau DMG 635V makinan .

Formakuntza Azaroak 10ean abiatuko da eta bertan parte hartuko dugu Tolosaldeako eta Bergarako Migel Altunako irakasle talde batek. Formakuntza honen helburua makinaren errendimendua eta aukerak ezagutzea, honela ikasle zein Hobetuzeko ikastaroetan ezagutza hauek irakatsi ahalko dira. Ikastaroa 24 ordutakoa izango da eta irakaslea IMHko irakasle bat izango da.