Euskalforging enpresara bisita.
Azaroaren 4ean, lehenengo kurtsoko mekanizazioko A eta B taldeak (28 ikasle) Iruran kokatzen den Euskalforging enpresara bisita egin genuen.
Bertan,altzairuzko uztaiak (eolikoentzako errodamenduak eta karkaxentzako bridak) egiten dituzte.
Bisita oso interesgarria izan zen, prozesu guztia nola burutzen den ikusi ahal izan genuelako; bertako bi langileren(Lucio eta Juan Luis) eskutik azalpenak txukun-txukun eta pazientzia handiz emanez.
Azkar-azkar prozesu hau zein den azalduko dugu.
1. Uztaiaren neurriaren arabera,materialea (altzairu desberdinak) moztuta ekartzen dute.
2. Materiale hau labean berotzen da.
3. Prentsan forma ematen zaio( “Donuts forma”).
4. Laminadoran uztai forma hartzen du.
5. Hozten uzten da.
6. Tratamendu termikoa ematen zaio.(Tenplaketa,iraoketa etb.)
Baita laborategia ikusi hal izan genuen, bertan entseiu suntsikorrak egiteko tresneria ikusi ahal izan genuen.
zabaldu |
del.icio.us |



