2PM3 taldeko ikasleak INDAR ikustera joan gara.
Guretzat deigarria izan da batez ere mekanizatzeko makinen tamaina eta ahalmenak zein handiak diren, makina bakoitzeko langileak nola betetzen duten kalitate orria, beraien lanaren kalitatea kudeatu eta beren ardurapean dagoela ikustea.
Lantegian antolamendua ere kontutan hartzekoa da, produktu desberdinen arabera, linea bereziak antolatuak dituztelako, talde bakoitzak beren prozesua kontrolatuz.
Guk, hidraulika eta marina lineak ikusi ditugu eta muntaia ere bai. Egiten den produktuen desberdintasun handia ikusi dugu, eskarien arabera egiten bait dira.
Eman diguten atentzioa eta adierazpenak eskertzekoak dira, oso onak izan bait dira.
Mila esker.
zabaldu |
del.icio.us |



