txirbilaz blai

BerriakAsteartea, 2009 Otsaila 17

Erdimailako mekanizazioko bi kurtsoek Asteasun kokaturik dagoen ECHESA, S. A. bixitatu zuten aurreko astelehenean.

ECHESA, S. A.-k industrial erabilpenerako erreduktoretan, eta eolikarako eta hidraulikarako biderkatzailetan dago espezializaturik.

Bertan tailaketa, engranaien artezketa eta hauei aplikatzen zaizkien tratamendu termokimikoak ikusteaz gain, mekanizatutako pieza bakoitzari aplikatzen dioten kalitate kontrola ikusteko aukera ere izan genuen, hauen artean engranaien egiaztapena eta karkasen hiru dimentsiotako kontrola.

Hemendik eskerrak eman gurekiko izan duten begirune, harreta eta emandako azalpenengatik.



Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  Erantzun(1)


BerriakAsteartea, 2009 Otsaila 10

Otsailak 9an, 1ME2 A eta B taldeko ikasleekin , Zizurkilen kokatzen den Jaure enpresara bisita egin genuen.

Enpresan harrera, Teresa Aranzubiak egin zigun, bera bertako RRHH arduraduna da.Horrela bada enpresaren ikuspuntu bat eman zigun ez ikuspuntu produktibo batetik ,ikuspegi orokor batetik baizik. Hala enpresaren historia pixka bat kontatu zigun eta orain Estatu Batuetako Emerson multinazionalaren barnean dago, horrek ekartzen dituen onurak eta kalteak azalduz.

Ondoren taldea bitan banatu genuen tailerreko bisita egiteko, batzu Iñakirekin eta besteak Ikerrekin produkzioa nola antolatuta erakutsi ziguten.
Orokorrean esan dezakegu,enpresa sei ataletan edo zelulatan banatzen dutela, untzigintza, eolikoak, etb; hauentzako akoplamenduak egiten dituztelarik.

Guretzako oso interesgarria tailaketa nola egiten duten ikustea izan zen, eskolan mekanizazio eragiketa hau egiteko makinariarik ez dugulako eta beraiek lan honi garrantzi handia ematen dielako.

Informazio gehiago eta osatuagoa www.jaure.com web orrian ikusi dezakezue.



Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun


BerriakOstirala, 2009 Otsaila 6

“Cnc fresatzeko makinaren programazioa-Fagor” ikastaroa hasi genuen otsailaren 2an, iraupena 46 ordukoa izango delarik eta bukaera martxoaren 5ean. Langilez osaturiko taldea da eta ikastaroan fresatzeko makinaren oinarrizko cnc programazioa landuko da. Beronen bukaeran pieza bat mekanizatuko da, taldean eginiko programa bat ejekutatuz. Gai berean sakondu nahi duenak bigarren mailako kurtsoa egin beharko luke.



Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun


BerriakOsteguna, 2009 Otsaila 5

Erdimailako mekanizazioko A Taldea Orkli S.Coop bixitatzera joan da.

Orkli, berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da.

Bere egoitza soziala Ordizian dago (Gipuzkoa) eta merkatuari nahiz bezeroari begira dauden antolamendua eta egitura ditu.

Bisitaren xedea, ikasleek Orkli empresak erabiltzen dituen sistema automatizatuak ikustea eta Mekanizazio prozesu desberdinen esparruko azalpenak eta manipulazio sistemak nola erabiltzen dituzten aztertzea izan da.

Hemendik, Orkliri eskerrak eman nahi dizkiogu izan duten begirune, harreta eta emandako azalpenengatik.

Informazio gehiago eta osatuagoa www.orkli.es web orrian ikusi dezakezue.



Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun


BerriakAsteartea, 2009 Otsaila 3

Goimailako mekanizazioko lehen kurtsoa CAF ezagutzera joan da. Askok dakiten bezala, CAF, tren-sistemen ekipoak eta osagarriak hornitzen, diseinatzen, fabrikatzen eta mantentze-lanak egiten dituen nazioarteko enpresa aitzindarietako bat da.

Tren hauen fabrikazioaren lehen urratsean, granailatzeko makinan tratatzen da material siderurgikoa, gainazala garbitzeko, akabera emateko eta gogortzeko. Ondoren, materiala ebaki egiten da, laser edo plasma bidez. Horrela, produktuaren azpiosagaiak prest geratzen dira, galdaragintzako tailerretan muntatzeko.

Honen ondoren muntaia dator. Bertan, alde batetik bogietako xasisak muntatzen dira, soldaketa robotizatua erabiliz. Aldi berean, ibilgailua osatzen duten zati nagusien multzo handiak egiten dira. Horretarako, kaxako multzoak mihiztatzen dira. Kaxak xasisetik, alboetatik eta sabaitik abiatuta muntatzen dira; horiek azpiosagai gisa egiten dira aurrez.

Honekin batera, forjaketa eta ijezketa instalazioetan, gurpilak eta ardatzak egiten dira. Gero, pieza horiek CNC makinekin mekanizatzen dira eta bogie higiarazleak edo eramaileak muntatzeko azken lerrora igarotzen dira.

Mihiztatze-prozesuarekin batera, kaxak pintatu eta gainerako elementuak txertatzen dira:

- Kable elektrikoak
- Komunikazio-sistemak
- Ekipo teknikoak
- Barneko eserlekuak eta piezak

Azken ukituen ondoren, kaxak eta bogieak mihiztatu egiten dira eta ibilgailua muntatuta egon arren, instalaziotik atera atera baino lehen, azken doiketa eta frogak egiten zaizkio.

Hemendik eskerrak eman gurekiko izan duten begirune, harreta eta emandako azalpenengatik.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun



TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: txirbilazblai(a bildua)gmail.com