1PM3-ko ikasleak Fudike S.A.L enpresara bisita
2009ko martxoaren 10ean 1PM3ko ikasleak tolosako Apatta Erreka industrigunean dagoen Fudike fundiziora joan dira. Enpresa hau urte honetan tolosako erdigunetik gune berri honetara eraman dute eta erabateko eraldaketa eman diote enpresari inbertsio handiak eginaz eta makina zein prozesuen modernizazio handiak lortuz.
Oso bisita interesgarria izan da eta areazko galdaketa enpresa baten nondik norakoak oso garbi ikusi ahal izan dira prozesuaren atal bakoitzean patxadaz galdetu eta ikusi ahal izan baitugu. Gainera enpresaren gaur egungo instalakuntza eta antolakuntzak fundizio zaharren oztopoak gainditzen ditu eta askoz garbiagoa eta bisitagarriagoa egin du enpresa hau.
Enpresa honetan egiten den lana areazko moldeetan piezak beraiek galdatzea da, hau da, galdatzean daude espezializatuta, ez baitituzte modeloak beraiek egiten (nahiz beraiek kudeatu eta mantentzen dituzten modeloak beraien biltegian) eta ezta galdatutako piezak azken mekanizazio bat egiten ere.
Eskerrak eman gurekiko izan duten begirune, harreta eta emandako azalpenengatik.
zabaldu |
del.icio.us |



