Kurtso honetan zehar M11 gela antolatzen joan gara, bertan zeuden elektrizitateko panelak gehituaz, eta elementu berriak erosiaz, elektrizitateko praktikak eroso egin daitezen. Orain elektrizitateko panelen 2 linea ditugu, denera 18 postu daudelarik, horrela ikasle bakoitzak berea izateko aukera du.
Guzti hau ez litzateke hainbat pertsonen laguntzarik gabe egingo, eta beraz eskertu Mantenu alorreko irakasleei, beharrezko elementu berriak zerrendatzen eta erosten laguntzeagatik. Baita ere Galdaragintzako langabetuen ikastarokoei eta beren irakasleari, egitura metalikoak egin eta pintatzeagatik, hala nola 1PM3ko ikasleei, mahaiak sartzen laguntzeagatik.
zabaldu |
del.icio.us |



