Tornu konbentzional bidezko mekanizazio ikastaroa
Urriaren 19an hasi genuen ikastaroan 12 lagunek hartzen dute parte. Hauetatik erdia langabezian dago, 3 ERE egoeran eta gainontzekoak lan orduz kanpo etortzen dira. Ikastaroa oso praktikoa denez, guztiak oso gustora daude eta gure arteko giroa ere primerakoa da. Ikastaroaren iraupena 80 ordutakoa da, astelehenetik ostegun bitartean egunean 3 orduz biltzen gara, 18etatik 21etara.
Prestakuntza bukatu bezain laster fresatze makinarekin hasiko gara, beraz nahi duenak ikastetxeko idazkaritzan eman dezake izena.
zabaldu |
del.icio.us |



